AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

ENPRESA GUNEAK 2018ko 3. Topagunea ospatu du IBren eskutik

Pasa den Urriak 18an, Enpresa Gunea osatzen duten eskualdeko enpresa ordezkariak bildu dira, Iraurgi Berritzeneko enpresa arloko lan taldearekin, enpresei zuzenduriko proiektuen garapena aztertu eta behar berriak azaltzeko.

Uztailean zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatutako proiektu desberdinak amaitu dira (Hornitu III, Ur3dtzen, etab...) eta IBeko enpresa arloak proiektu berrien eskaerak aurkeztu ditu, 107.038,13€ko finantziazioa lortuz guztira (eskatutakoaren %97a), eskualdeko enpresekin proiektu berriak garatzeko. Ondorengo proiektu berriak hasi dira dagoeneko garatzen eta hauen helburu eta ekintzak aztertu dira topagunean: BalioKaEratuz, MegaLana, DigiTek, SarElkartzen, KalEnplentuz.

  • BalioKaEraTuz: Eskualdeko ehun ekonomikoaren balio kateen azterketa eta aukera nitxo berrien identifikazioa.
  • DigiTek: Eskualdeko Makina erremintako sektorean lanean diharduten enpresetan hornitzaile-bezero kudeaketa sustatzea IKT erreminten bitartez.
  • SarElkarltzen: Eskualdeko enpresen arteko elkarlana sustatu Zestoako enpresetara gehiago hurbilduz.
  • MegaLana: Mekanizadore eta Galdaraginen arteko elkarlana sustatzea beraien beharren arabera.
  • KalEnplentuz: Kalitatezko Enpleguaren sustapena.

Proiektu hauetaz gain, Topagunean, IBek, eskualdeko enpresekin abian dituen hainbat proiekturen jarraipena eta kontrastea ere egin da, aurrera begirako proposamenak jasoz: enpresen kapazitaziorako jardunaldi eta esperientzia aurkezpenak, enplegua, lan eta praktika eskeintzen kudeaketa, kontratazio kompromesuko ikastaroak, berdintasun planak, arriskuen prebentzioa metaleko sektorean...

2019ko Enpresa Gunearen osaera berria ere onartu zen topagunean: 2 urte baino gehiago daramatzaten ordezkariak Nerea Iriarte (Lan Mobel); Maria Dominguez (Domusa); Pello (Kimu Bat) eta Edurne Odriozola (Odrinox ), ordezkatuak izango dira enpresa berrien partehartzeagatik: Marta Garcia (Sarralle); Naiara Aldazabal (Biele); Diego Benitez (Tecnicur).

Partehartzaileak:

Lan Mobel (Miguel Ucin); Domusa (Maria Dominguez); Xubi (Aritz Martija); Sidenor (Cruz Alberdi); Glual (Iñaki Txapartegi); Munibe Group (Aitor Gurrutxaga).
Iraurgi Berritzen (Begoña Beobide, Itziar Abarisketa; Jaione Valverde; Iñigo Solozabal; eta Jon Zubizarreta).

Eskerrik asko zuen laguntzagatik parte hartu duzuen guztioi eta ongi etorri berriei.

Enpresa_Gunea_logoak.png

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut