AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Martxoak 3an Azpeitiko Udaleko pleno aretoan Inaziotar Bideak Euskadin zeharkatzen dituen udalerrietako Alkateak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundietako eta Manresako Udaleko ordezkari gorenekin batera, bilera bat burutu zuten. Gehiago irakurri...
2015. urtean ere, abian jarri da sustapen plana. Sustapen planaren helburua, eskualdean sortu diren enpresa eta egitasmoak laguntzea izan da. Orokorrean, 3 laguntza lerro nagusi egon dira, lehendabizikoa langabetuei zuzendua, bigarrena ekonomia sozialeko ekimenei eta hirugarrena, eskualdearentzat estrategikoak diren egitasmoei. Gehiago irakurri...
Martxoan zehar "Lana bilatzeko kanalak" izenpean bi ikastaro antolatu dira. Lehenbizikoa, martxoaren 18an (ostirala) izango da Azpeitian. Bestea berriz, martxoaren 22an, (asteartea) Azkoitian. Gehiago irakurri...
Iraurgi Berritzenek, "3D Printing" edo "3D inpresioa"-ren inguruko jardunaldia antolatu du datorren Martxoak 16 asteazkenerako. Hau Azpeitian ospatuko da, Enparan Kalean dagoen "Baigera" eraikinaren 4. solairuan. Jardunaldia, batez ere, eskualdeko industria enpresetara bideratuko da eta goizeko 9etan hasi eta eguardiko… Gehiago irakurri...
Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera, horien artean Iraurgi Lantzen, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri du abian, 2016-2021 aldian gazteentzako 5.000 enplegu sortzeko helburuarekin, eta horietatik % 55… Gehiago irakurri...
Gobernu-kontseiluak Nazioartekotze Beken deialdia onartu du, beraz, aurten ere ireki da Eusko Jaurlaritzaren beka hauetan izena emateko epea, eta gehienez ere, 100 Nazioartekotze Beka emango dira, onuradunak unibertsitateko goi-mailako titulazioa duten 30 urtetik beherako gazteak izango direlarik. Eusko Jaurlaritzak duela… Gehiago irakurri...
Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak sinatutako lankidetza akordioa aurkeztu zuten otsailak 5ean, helduentzako bi prestakuntza programa garatzeko: Kultur aisia Unibertsitatean eta Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea. Gehiago irakurri...
Iraurgi Berritzenek, Enpresa, Ikastetxe eta Udalak elkarlanean garatzen duen elkarlan sare publiko pribatua da, eskualde mailako elkarlan proiektuak garatzen dituena. Gehiago irakurri...
Iraurgi Berritzenek, ohikoa duen bezala, eskualdeko enpresa ordezkarien eskutik identifikatu ditu garatu beharrezkoak diren lehentasun estrategikoak enpresen berrikuntza sustatzeko. Gehiago irakurri...
Urola Kostan dagoen Makina Erraminta arloko enpresak, Muntaia Mekanikorako langileak behar ditu bere Azpeitiko Manufacturing plantarako. Gehiago irakurri...
Azaroak 18an, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, Iraurgi Berritzenetik koordinatzen den Energia Mahaiak, Urola Erdiko Energia Jardunaldiak aurkeztu zituen. Gehiago irakurri...
"Elkarrekin osotasun bati eragiten". Pasa den ostegunean, azaroak 5, bildu ziren bailarako ikastetxe desberdinetako (DBH-BHI mailak) zuzendariak, IB sarearen baitan egituratzen duten lan taldearen markoan. Gehiago irakurri...

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut