AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Aurtengo urtean zehar ere Urola Erdiko Energia Planak martxan jarraitu du eta eskualdean lan lerro desberdinak jorratu dira, energiari lotutako hainbat helburu betetzeko asmotan. Besteak beste, pasa den urtetik lantzen zihoan nekazal ustiapenen proiektuarekin jarraitu da ustiapenen egoera energetikoa hobetzeko asmotan eta bai merkatari eta baita eskualdeko enpresa txikiekin ere lanean dihardu.

Gehiago irakurri...

Urriak 13an Iraurgi Berritzen, Azpeitia eta Azkoitiako Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Enplegu Arloan dituen zerbitzu, ekimen zein proiektuak aurkeztu ziren Zestoako Udaletxean bertako herritarrei, bereziki langabetuei.

Gehiago irakurri...

Iraurgi Berritzenek Zestoako Udalarekin sinatutako akordioaren baitan, Zestoako Turismo zein Merkataritzako eragileak eta Iraurgi Berritzeneko ordezkari teknikoak bildu ziren Irailaren 15ean Zestoako Udaletxean. Bertan Iraurgi Berritzen, Azpeitia eta Azkoitiako Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziaren aurkezpena egin zitzaien elkarren arteko elkarlana sustatu asmoz.

Gehiago irakurri...

LANZITUZ-LAN SOZIETATEAK SORTUZ Programak, langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du.

Gehiago irakurri...

Iraurgi Berritzenek, Azpeiti eta Azkoitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Lanbiderekin elkarlanean Enplegu eta Orientazio zerbitzuak berriz jarri ditu martxan. Zerbitzuak doakoak dira eta eskualdeko langabetuei eta langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian dauden langileei zuzentzen dira.

Gehiago irakurri...

Gaur goizean, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen ari den Hazilan proiektuan parte hartzen ari diren gazteekin bildu dira Azpeitiko eta Azkoitiko alkateak, Eneko Etxeberria eta Javier Zubizarreta.

Gehiago irakurri...

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut