8 proiektu aurkeztu dituzte ikasleek Urola Erdiko ZIENTZIA eta TEKNOLOGIA Azokan

2026-06-11
Hezkuntza ZIMAT

Zortzigarren urtez, 2025/26 ikasturtean zehar eskualdeko ikasleek landutako ZIMAT -Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea, Teknologia- proiektuak partekatu dituzte Azpeitiko Enparantza Nagusian. Guztira, erakustazokan, DBH eta Batxiler mailako 8 proiektu aurkeztu dira eta 300 ikasletik gora hartu dute parte hauen garapenean.

Ekitaldia, Iraurgi Berritzen Hezkuntza lan markoan, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuaren baitan kokatzen da eta eskualdeko 5 ikastetxeek hartu dute parte bertan. Proiektuaren helburua zientzia eta teknologoia zaletasunak nahiz gaitasunak lantzea da ikasleen artean proiektu ezberdinen garapenaren bidez.

Azken hilabeteetan, irakasle ezberdinen gidaritzapean, eskualdeko ikasleek zientzia nahiz teknologia arloko erronka ezberdinak landu dituzte. Gainera, proiektuen garapenean, ikasleek arlo ezberdinetako ikerlari eta profesionalekin harremana izateko aukera izan dute. Modu honetara, ikasleek proiektuak garatu dituzten eremuetako errealitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute.

Azokan, ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeek landu dituzten proiektuak aurkeztu eta erakutsi dira. Guztira, honako proiektuak aurkeztu dira: “Bizi Garbiak – Natur Zientziak”, “Iodozko Erlojua – Kimika”, “Gure baratzeko hazitik margora – Diziplina-Anitza”, “Itsas lerroa arriskuan! – Diziplina-Anitza”, “Itzalkin automatikoa – Teknologia”, “ADP Kristalak – Fisika eta Kimika”, “Automatizazioa eta Robotika – Teknologia” eta “Teknologia eta Digitalizazio proiektuak – Teknologia”.

Ekitaldian zehar, Azkoitia eta Azpeitiako udal ordezkariek hartu dute parte. Hauek arduratu dira, batetik, ekitaldia ireki eta bertaratutakoak agurtzeaz eta azkenik, ekitaldi amaieran oroigarriak banatzeaz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia