Hautaketan parte hartzeko izen ematea martxoak 10ean amaituko da.
Azpeitiko Udaletxea eta Iraurgi Berritzenen elkarlanari esker identifikatu diren eskualdeko beharretatik abiatuta proiektu berri bat jarri nahi da
martxan eskualdean.
Proiektu hau aurrera eramateko pertsona bat behar da. Hautaketan parte hartzeko izen-emate epea gaur hasiko da eta martxoak 10ean amaituko da.
Pertsona hau hautatzerako orduan, jarraian aipatzen diren ezaugarri eta gaitasunak hartuko dira aintzat:
- Ikasketak: Gizarte Langintza
- Kontutan hartuko da menpekotasuna duten pertsonekin duen lan esperientzia
- Ezinbestekoa da euskara nahiz gaztelania maila altua izatea
- Urola Erdiko pertsonei emango zaie lehentasuna
- Kontutan hartuko dira hautagaiaren jarrera aktibo eta komunikatzeko gaitasunak
Izen ematea ondorengo e-postara Curriculuma bidaliz egingo da:namenabar@iraurgiberritzen.net
Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jartzeko bideak ondorengoak dira:
- E-posta: namenabar@iraurgiberritzen.net
- Telefonoa: 943 02 60 69 (Nerea)