Ikastaro hau Azaroaren 11an izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta eskualdeko enpresei zuzentzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik lagundutako ikastaroa da eta plaza kopuru mugatuak izango ditu.
Ondasunen esportazio eta inportazioen aduana kudeaketa oinarrizkoa da EBeko kide ez diren herrialdeetan jatorria duten ondasunak euren ekoizpen prozesuan barneratzen dituzten jarduera ekonomikoentzat. Enpresen nazioartekotzearen hazkundeak eta zenbait lehiakortasun abantaila eskaintzen dituzten lurraldetan ekoizpenaren fase zehatz batzuen kokapenak, era honetako ondasun fluxuen garrantzia areagotu dute.
Ikastaro honen helburua nazioarteko operazioetan burutu beharreko aduana kudeaketa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzea da.
Izena emateko interesa izanez gero, ondorengo fitxa deskargatu daiteke eta beteta bidali alarranaga@iraurgiberritzen.eus edo iotaegi@iraurgiberritzen.eus helbidera.