Abian dira Urola Erdiko Energia Jardunaldiak

2015-11-19

Azaroak 18an, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, Iraurgi Berritzenetik koordinatzen den Energia Mahaiak, Urola Erdiko Energia Jardunaldiak aurkeztu zituen.

Proiektu honen jatorria, Foru Aldundiak martxan jarri zituen aurrekontu partehartzaileen prozesuan legoke, izan ere eskualdeko eragileek 2013an egin zen lehen prozesuan, jadanik energiaren gaia mahai gainera atera bait zuten. Hurrengo urteetan ere, gaiaren lanketarekin jarraitu zen eta horrela, 2015eko uztailean Urola Erdiko Energia Plana (UEEP) lantzen hasi zen eta bertan definitzen den ekintza plana garatzeko Energia Mahaia eratu zen.

Energia mahai hau, eskualdeko bost udalek; Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoak Ingurugiro Fundazioa eta Urkomek, Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikotako Departamentuak eta Elkar-ekin eta Piztu lan taldeak osatzen dute eta Iraugi Berritzenek mahai horren kudeaketa eta koordinazioa darama bere energia alorretik.

Beraz, energiaren gaia lantzeko eta Ekintza Planaren sentsibilizazio eta komunikazio atalari erantzuna emateko asmotan, eskualdeko energia jardunaldiak antolatu dira non herri bakoitzean ekintza desberdinak antoladu diren; erakusketa bat, hitzaldi-mahai ingurua eta tailerrak besteak beste.

Jarraian duzuen irudian jardunaldi hauei buruzko informazio duzue eskuragarri.

energia_kartela.jpg

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia