Eusko Jaurlaritzak, Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen Diru Laguntza programa argitaratu berri da eta eskaera epea, Martxoak 4tik, Uztailak 15era irekita egongo da.
Diru laguntzaren onuradunak negozio bolumen aldetik, jarduera nagusia merkataritzan duten enpresak izango dira, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean.
Diru laguntza hauek bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte; alde batetik altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak eta bestetik, salgaien baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta hauentzak beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak.
Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: alarranaga@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikoan edo 943 85 11 00 telefonoan.