Azpeitia eta Azkoitian gizartean berrikuntza eragiten ari al gara ? Nola?
Urola Erdian gizartean ditugun erronka berriei erantzuteko ba al daude egitasmo berritzaileak eskualdean? Zein ezaugarri dituzte?
Galdera hauei erantzuteko eta Urola Erdian berrikuntza sozialean eragiteko Urberritzen prozesua garatu du Iraurgi Berritzenek azken hilabeteetan, eskualdeko eragile desberdinekin partehartzearekin. Proiektua, Elhuyar aholkularitza eta Donostia-Beterri eskualdearekin elkarlanean garatu da eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du.
Prozesuaren helburu nagusia eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea izan da. Baina zer da Berrikuntza soziala? Berrikuntza soziala erronka sozialei ohikoak ez diren moduak edo lan moldeak erabiliz erantzutea da.
Urberritzen Proiektuaren lan-ildo nagusiak eta ondorioak
Batetik, Azpeitia eta Azkoitian gaur egun gizartean eremu desberdinetan garatzen ari diren 6 egitasmo berritzaile ebaluatu dira Elhuyarrek berrikuntza soziala aztertzeko garatutako tresnaren bitartez. Hala, egitasmoek berrikuntza sozialaren irizpideak zenbateraino betetzen ari diren aztertu da, eta aurrera begira, gizarte berrikuntza eragina indartzeko neurriak proposatu dira.
Aztertu diren Urola Erdiko egitasmoak:
Proiektuak 8 adierazleren arabera ebaluatu dira. Hauetatik garapen maila altua azaldu dute: Egitasmoen sormena eta dinamismoa, gobernantza demokratikoa, euskararen sustapena, bideragarritasuna eta ezagutzaren zabalkundea.
Oro har, azterturiko proiektu guztiek. inguruaren ezagutza sakona dute, behar sozialak ondo identifikatuta dituzte, eta erantzun berriak ematea nahi dituzte. Horretarako lan egiteko modu berriak aplikatzen ari dira gaur egun eskualdean . Oro har, gizartearen eraldaketa sustatu nahi dute, pertzepzio, jarrera eta egiteko moduetan eragiten ari dira.
Gainera, proiektuetan, partaideek modu aktiboan hartzen dute parte beronen parte sentitzen direlarik. Sustatzaileek hartzen dituzten erabaki nagusiak, gainerako partaide eta eragindakoen hitza ere kontutan hartzen dira. Konsolidtauak dauden egitasmoak egitura antolatuak dituzte, helburu eta ardura zehaztuekin. Jakintza, ezagutza eta ikuspegi berriak sortu eta partekatzen ari direla egiaztatu da.
Maila ertainean, elkarlan irekia, genero ikuspegia eta tokiko garapena- jasangarritasunaren eremuak azaldu dira: Egitasmo gehienek helburutzat dute tokiko garapena sustatzea eta bertako zerbitzuak eta hornitzaileak lehenesten dira. Hobetzeko bezala neurriak beste sektoreetara zabaltzea identifikatu da eta jasangarritasunaren irizpidea txertatzeko beharra ingurumen inpaktua gutxitzeko. Genero ikuspegiari dagokionean, emaitzak ez dira hain baikorrak izan. Nahiz eta egitasmo orok kontutan hartzen dituen irizpide hauek, hauen garapena ziurtatzeko sistematika falta hauteman da.
Proiektuaren garapenean jarraituriko prozesua
Otsailaren 18an ekin zitzaion proiektuari Azpeitiko Sindikatu Zaharrean egin zen aurkezpen saioarekin. Bertan, berrikuntza sozialean lantzen duten esperientzia desberdinak aurkeztu ziren (Azpeitiko Kultur Mahaia, Karabeleko/Orona eta Gureak/Eroski) eta UrBerritzen proiektua aurkeztu.
Behin proiektua aurkeztuta, egitasmoen sustatzaile eta eragindakoekin elkarrizketa eta mahai inguruak antolatu ziren. Egitasmoak, Elhuyarren tresnak lagunduta, 8 adierazleren arabera aztertu ziren. Maiatzak 17an, Azkoitiko Elkargunean Topagunea izeneko elkarlanerako gunea sortu zen eskualdeko eragileekin batera. Gune horretan, ebaluazioen ondorioak elkarbanatu ziren, berrikuntza soziala sustatzeko eskualdeak duen gaitasunaren inguruko hausnarketa egin, hobetzeko neurriak proposatu.
Prozesuari bukaera emateko, jardunaldi bat egin zen ekainaren 3an, Urola Erdiaren prozesua aurkeztu zelarik, prozesuan zehar ikasitako guztia partekatu eta gizarteratzeko. Bertan, sarrerako hitzaldia eskaini zuen Oriol Estela Bartzelonako ekonomialari, geografo eta tokiko garapenean adituak. Azkenik, nabarmendu proiektuak jarraipena izango du datorren asteetan, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin batera egingo diren truke-saioak medio. Saio hauen helbruua, bi eskualdeek elkarrengandik ikasi eta esperientziak trukatzea izango da.
{myFlickr}photoset_id=72157667409169393{/myFlickr}