Merkaurola: kontsumo ohiturak ezagutzen

2017-03-31

Bertan, Herrixen eta Zestoan merkatari elkarteek, udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, MERKAUROLA egitasmoa jarri dute abian.

Egitasmoaren xedea da Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo ta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea. Horretarako, aste honetan hasi eta datorren asteetan BIZILAN enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu. Galdetegi honetan, kontsumo ohitura, erosketa leku eta gure herri guneetako merkataritzaz galdetzen da.

Galdeketa hauetatik ateratzen diren ondorioetatik, eskualdeko merkataritza estrategia definitzea da azken helburua. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek ezinbestekoa dela adierazi dute azterketa hau, kontuan izanik kontsumitzaileen ohiturak aldatuz doazela.

Herritarrei eskatu nahi genieke, beraien etxean deia jasotzen badute, erantzuteko gure txikikazko merkataritza indartu dezagun.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia