SPRIren diru laguntzen aurkezpena Urola Erdiko enpresentzat

2018-05-10

Maiatzak 8an eta SPRI –rekin elkarlanean, eskualdeko enpresei zuzenduta Spri-k 2018rako dituen diru laguntza programa desberdinen aurkezpena egin da.

Josu Ocáriz, Berrikutzako arduraduna, eta Imanol Cúetara, Spri taldeko Enpresa Sustapeneko arduraduna, izan ditugu, 2018 rako arlo desberdinetako laguntza eta zerbitzuen berri emanez; Berrikuntza, Teknologia, Inmobilizatuen inbertsioak, Ekintzaletza, eta abar. Guzti hau, euskal enpresa berritzaileagoa eta lehiakorragoa lortzeko.

Bertan eskualdeko 16 enpresak parte hartu dute, eta lehen eskuko aukera izan dute beraiek dituzten zalantzak argitzeko, baita ere enpresa bakoitzak dituen proiektuak zein programetan izan dezeken aukera posiblea aztertzeko, aldi berean proiektuak ekimen desberdinetara aurkezteko animatu zaie.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia