Lehen Aukera Programaren bitartez eskaera eta praktiketako edo mugagabeko kontratuak aurkezteko azken eguna Urriak 31 izango da.
HELBURUA: Beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal enpresek kontratatzea.
Programan parte hartzeko Interesatuta dauden pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea
- Langabezian egotea kontratua egiterakoan
Ondoko titulazio hauetakoren bat edukitzea:
- Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza edota Arkitektura.
- Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa edota Arkitektura teknikoa.
- Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi edo erdi mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2).
- Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
- Profesionaltasun-ziurtagiria
Hautaketa prozezuan lehentasuna dute, Gazteentzako Berme Sistemako datu-basean izena emanda dauden pertsonek.
Eskaerarako behar diren dokumentuen prestaketa eta kudeaketan laguntza eskaintzen dugu. Deitu ezazu Iraurgi Berritzenera 943851100 zenbakira eta Sandragatik galdetu.
Programari buruzko informazio gehiago ondorengo link-ean duzue: