Urola Erdia eskualdeko eskaintza turistikoa FITUR Nazioarteko Turismo Azokan egon da

2019-02-05

Urola Erdia eskualdeko eskaintza turistikoa Madrilen berriki ospatu den FITUR nazioarteko turismo azokan egon da eskuragarri bertaratu diren profesional nahiz norbanakoentzat, Iraurgi Berritzen-en eskutik.

Urtarrilak 23 tik 27ra burutu den azoka hau, mundu mailako bigarren Turismo topagune garrantzitsuena da parte hartzen duten turismo alorreko profesional, destinu kopuru eta kalitateari so eginez.

Gure eskualdeko baliabide nahiz produktu turistiko desberdinek Euskadiko eskaintza turistiko integralean daukate bere lekua, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak antolatzen duen EUSKADI – BASQUE COUNTRY stand berezian.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia