2018ko Irailaren 25eko LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ZUZENDARI NAGUSIAREN EBAZPENA-ren bidez,
argitara eman zen pertsona ekintzaileei laguntzeko diru-laguntza deialdia (2018ko urriaren 4ean EHAAan argitaratua).
Deialdi honek 2018ko ekitaldian enpresa-proiektuen sustatzaileei, bi lerroren bitartez, eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea du xedetzat:
- Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak: Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak, ekintzailetzako tokiko proiektuen barruan, enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen aritu daitezen.
- Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak: Negozio-ideia landuta duten ekintzaileentzat enpresa-proiektua abian jartzeko bideratutako laguntza, betiere ekintzailetzako tokiko proiektuen esparruan.
Bai ideiaren garapena, bai eta proiektua abian jartzeko kasuetan, laguntzak, langabezian dauden ekintzaileei zuzenduak daude (lanaldia %30 baino gutxiago bada onartua izan daiteke).
Bi lerroei dagokienez, AZPEITIKO UDALA da eskualdeko ordezkaria, UROLA ERDI-KO ESKUALDEAN entitate laguntzailearen eginkizuna beteaz, eta ekintzaileek Udal honen bitartez egingo dute onuradun izateko eskaera.
Eskaera egin eta tutorizazio prozesuan sartu ahal izateko honako prozedura jarraituko da:
- UDALERA IDEIA edo PROIEKTUAREN AURKEZPENA: 2019ko otsailaren 18tik, martxoaren 1 arte.
- AURKEZTURIKO PROPOSAMENEN AZTERKETA ETA HAUTAKETA: Martxoak 4-5 bitartean egingo da.
- TUTORIZAZIO PROZESUAREN HASIERAKO SAIOA: Martxoak 6an egingo da.
Tutorizazio prozesuan, hautaturiko ideia ekimen eta enpresa proiektuek bakarrik hartu ahal izango dute parte.
Honako esteketan, diru-laguntza bakoitzeko ezaugarri nagusiak laburbiltzen dira, ekintzaileek bete behar dituzten baldintzak zehaztuz.
Enpresa ideia garatzeko laguntzak
Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak
Informazio gehiago eskuratu eta laguntza jasotzeko, harremanetarako kontaktuak:
Iraurgi Berritzen (Alazne Larrañaga)
Telefónos de contacto: 943 85 11 00
Correo electrónico: alarranaga@iraurgiberritzen.eus