Merkatariak Berrikuntzaren aldeko apostua egiteko prest

2019-07-04

Uztailaren 2an, eskualdeko merkatariak hitzordua izan zuten Basazabalen, Gipuzkoako Bazkundeak garatzen dituen berrikuntza diagnostikoa ezagutzeko, Dendartean, Bertan, Herrixen, Zestoan eta Iraurgi Berritzenen lankidetzari esker.

Bertan, Berrikuntza Diagnostikoaren erreminta aurkeztu zen. Diagnostiko honek, dendaren arlo estrategiko, teknologiko eta kudeaketari dagokiona aztertzen ditu helburu bakar batekin, dendaren kudeaketa optimizatzea. Azterketa honetatik, denda bakoitzak txosten bat lortuko du non gomendio eta hobekuntzak proposatzen zaizkion arlo desberdinetan, teknologia, estrategia eta kudeaketan.

Jardunaldian, 30 dendak hartu zuten parte eta beraien interesa erakutsi zuten erremintan eta dirudienez asko animatuko dira diagnostiko hau egitera. Nola gauzatuko da, datu ekonomikoen bilketa batekin hasiko da eta ondoren dendara bizpahiru bisita egingo dira. Diagnostikoa %100 finantzatuta dago eta onuradun izateko eskatzen den betebeharra, salmentara bideratutako jarduera ekonomikoa izatea CNAE zerrendaren baitan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia