Datu onak eman ditu udako turismo jarduerak. Eskualdeko Turismo bulegoan 7.968 turista hartatu dira, 2018ko datuak berdinduz.
Bestalde, alojamendu establezimenduetan uztaila eta abuztuan, %80ko bataz besteko okupazio mailarekin 31.000 pernoktazio inguru izatera iritsi dira.
Espainiar Estatuko jatorria duten turistak izan dira gehien etorri direnak gurera, Madrildik eta Andaluziatik hurrenez hurren, nahiz eta ia erkidego guztietako ordezkaritza izan den turisten artean. Atzerritik etorri direnen kopuruak ere goraka egin du 2018arekin alderatuz.
Kontutan hartzeko zifrak dira ezbairik gabe eskualdeko ekonomian sortu duten efektuagatik.