Merkataritza esparruan eskualdatzeari dagokion lehen ekintza jarri da abian kanpo eragileekin elkarlanean

2019-10-30

Gipuzlan_Eskualdatzea egitasmoaren baitan eta merkataritza jarduerari dagokionez, negozioen balorazioaren inguruko oinarrizko formakuntza jaso dute eskualdeko aholkulari etxeek.

Ondorengo hilabeteetan, eraikuntza eta enpresa txikiei dagokien beste formakuntza eta sentsibilizazio saioak eskainiko dira.

Abendura begira dagoeneko aurreikusita dago eraikuntza arloko enpresa eta aholkulari etxeei bideratutako sentsibilizazio saioa Kontratu Publikoaren Legearen inguruan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia