Ekintzaileei bideratutako tailerrak

2019-10-30

Proiektu ekintzaile bat martxan jarri nahi duzu? IDEIATIK ENPRESARA tailerretan izen emateko epea zabalik da.

Lanzituz programaren barruan negozio bat ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako bi formakuntza antolatu ditu Iraurgi Berritzenek. Lehenengoan, enpresak Ogasunarekiko dituen betebeharrak eta nola egin behar dituen hiruhileko aitorpenak ikusiko dira. Horrez gain, ekintzaileak Gizarte Segurantzarekiko dituen estaldurak ezagutuko ditu. Bigarren formakuntzan, enpresa ezagutara eman eta promozionatzeko dohaineko online erremintak ezagutu dira. Besteen artean, Canva (eskuorriak, kartelak…diseinatzeko programa), Mailchimp (email promozionalak egin eta bidaltzeko programa), Google My Business (Googleen bilatzaileetan agertzeko enpresaren fitxa sortuko da). Sare sozialek ere izango dute beren lekua formakuntzan, berauen erabilpena eta egin daitezen ekintzak ezagutuz.

Lehenengo formakuntza azaroan izango da eta bigarrena abenduan. Izen emate epea zabalik. 

Lanzituz_10Edizioa_Programa.png

Informazio gehiagorako eta izen emateko jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia