Prestakuntza: Administrazio Publikoarekiko harremanak – Kontratazio Publikoen Legea

2019-11-25

Eskualdeko Udaletan azken denboraldian ematen ari den fenomeno baten aurrean gaude; udalak argitaratzen dituzten obra eta lizitazioetan, prozedura administratiboan zailtasunak eta gabeziak nabarmentzen dira eskualdeko enpresetan eta ondorioz, eskualdez kanpoko enpresa edo neurri ertain-haundiko enpresek gauzatzen dituzte obra eta lizitazio hauek.

Arazo honi erantzun bat eman asmoz, Abenduak 12rako prestakuntza saio bat antolatu da, gai hauetan aditua den Francisco Javier Vazquez Matillaren eskutik.

Zein da prestakuntza honen helburua? Orokorrean sentsibilizazioa eta zehazki, eraikuntzako enpresei administrazio publikoarekin kontratatzeak dituen prozeduren berri eman, beraiek gai izan daitezen erabakitzeko, negozio aukera berri baten aurrean dauden.

Bestetik, aholkulari etxeei ere prozedura hauen berri eman, askotan beraiei dagokielako kudeatzea prozedura administratibo hauek, eta baita ere, eraikuntzako enpresekin duten harreman zuzenagatik, eta preskripzio lan bat egin dezaketalako enpresak animatzen, administrazio publikoarekin kontratatzera.

Prestakuntzak 4 orduko luzapena izango du eta bi zatitan banatuta egongo da:

  • Sarrera. Kontzeptu administratiboak.
  • Prozedura irekiko lizitazio bat aztertu eta osatuko da, bertaratuen duda eta zalantzak argituz.

Prestakuntza hau, Azpeitiko Udalak, DeustoBiderekin duen hitzarmenaren baitan kokatzen da eta Azkoiti, Azpeiti eta Zestoako Udalen elkarlanari esker, eskualdera zabalduko da prestakuntza.

Noiz: Abenduak 12, goizeko ordutegian: 9:30 – 13:30tara.

Non: Azpeitia, Basazabal Jauregia.

Nork: Francisco Javier Vazquez Matilla. Kontratazio Publikoan aditua.

Parte hartzeko izen ematea ezinbestekoa da:

Olatz Iriarte; formazioabasazabal@azpeitia.eus 943547983

Alazne Larrañaga; alarranaga@iraurgiberritzen.eus 688718777

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia