Estrategia digitala enpresetan lantzen. Sammic-en esperientziaz ikasiz.

2019-11-21

Pasa den azaroak 20an, Iraurgi Berritzen eskutik, eskualdeko 14 enpresa industrialetako marketing arduradun bildu dira, Sammic enpresak Estrategia Digitalaren garapenean izan duen esperientzia konpartitzeko.

Sammic enpresako ordezkariek, azken urteetan abian jarritako estrategia digitalak izandako bilakaera aurkeztu zuten, gaur egun oso emaitza positiboekin. Helburu nagusiak, markaren ezagupena, distribuidoreei zerbitzua, erabiltzaileei gerturapena eta merkatuan posizionamendua indartzea izan dira. Helburu hauen lorpena bideratzeko abian jarritako ekintzak, baliabideak eta erramintak konpartitu zituzten eskualdeko enpresekin.

Partehartzaileek balorazio oso positiboa egin zuten Sammic-en esperientziaz, eta jardunaldian enpresarentzat estrategia digitalaren garapenak duen garrantzia azpimarratu zen, eta aurrera begira gai hau elkarrekin lantzen jarraitzeko interesa agertuz.

Enpresa partehartzaielak: Lan Mobel, Domusa Teknik, Biele Group, Grupo Sein, Besa, Orbinox, Ibarmia, Grupo Glual, Irurena Group, Credeblug.

{myFlickr}photoset_id=72157711872907953{/myFlickr}

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia