Enpresei zuzenduriko ekintzak Covid-19 krisi egoeraren Kudeaketarako

2020-06-26

Covid-19ak sortutako krisi egoerari gertuko jarraipena egiteko, IBren eskutik Enpresa Guneako ordezkariekin eta eskualdeko hiru udalekin (Azpeitiako Udala, Azkoitiko Udala eta Zestoako Udala) hainbat bilera ospatu dira, egoeraren diagnostikotik abitatuta, aukerak aztertu eta neurri eta ekintzak abian jartzeko.

Hauen artean, aipatzekoak dira abian dauden ekintzak:

  1. Diru Laguntzen bitartekaritza. Erakunde desberdinetatik abian jarritako diru laguntzen bitartekaritza zerbitzua eskeini da. Industria arloari lotutako 43 enpresari laguntza kudeatu dira diru lagunta eskaera ezberdinetan. Hauetatik 26 Eusko Jaurlaritzakoak, 13 Foru Aldundikoak eta 4 Espainiko Gobernukoak.
  2. Ikasiz Programa. Beste batetik, enpresen proposamenei erantzunez, antolaketa eta kudeaketaren inguruan sortu diren egoera berriei aurre egiteko, enpresen arteko lan bilera telematiko desberdinak antolatzen ari dira. Hauen helburua, enpresen artean, gai desberdinen inguruan informazioa eta esperientziak konpartitzea da. Ildo honetan, 5 lan saio telematiko antolatu dira, hauetako 3 dagoeneko ospatu direlarik, guztira 16 enpresen partehartzearekin eta balorazio oso positiboarekin. Jarraian lan saio hauen datak eta gaiak:
    • Maiatzak 28. Pertsonen Kudeaketa. Esperientziak, neurriak eta erramintak, pertsonen kudeaketarako lan eremuan.
    • Ekainak 11. Segurtasuna eta prebentzioak. Esperientziak, neurriak eta erramintak lan segurtasunean eta prebentzioan.
    • Ekainak 25. Telelana. Telelanaren Kudeaketa krisi garaian. Regulazioa eta taldeen kudeaketa.
    • Uztailak 9. Enpresan emozioak kudeatzea krisi garaian.
    • Uztailak 23. Eta… deseskalatze fasearen ondoren zer? Joerak, aurreikuspenak eta neurriak.

Aurrera begira abian jarriko diren ekintzak

Ekainak 18an, Enpresa Gunea eta hiru udaletako ordezkariekin ospatutako bileraren ondorioz, enpresen egoeraren diagnostikoan atzemandako beharrei erantzuna emateko, abian dauden zerbitzuez gain, eskualdeko enpresa industrialei zuzendutako laguntza-ekintza berriak abian jartzea onartu dira, hain zuzen, interesa duten enpresetan aditu ezberdinen partehartzea lagunduko da. Lagunduko diren arloak honakoak izango dira:

  • Enpresen estrategia eta negozio ereduen berdefinizioan.
  • Finantza-ekonomiko arloan.
  • Digitalizazioaren eremuan aurrerapenak egiteko.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia