Iraurgi Berritzen-ek, Deustuko Unibertsitatearekin duen lankidetza ibilbide luzean, “Lidergoa eta ekintzailetza” irakasgaian parte hartu zuen azaroaren 13an. Bertan, Jesus Mujikak, turismo arloko koordinatzaile gisa, eta Alazne Larrañagak, ekintzailetza arloko koordinatzaileak, “Lidergo ekintzailea, Iraurgi Berritzen kasua” hitzaldia eman zuten.
Hitzaldia turismoko 4. mailan eman zen, eta bi zatitan banatu zen: lehenengoan, Jesusek eta Alaznek azpimarratu zuten ideiak merkatuaren beharretara eta behaketara bideratzearen garrantzia, eta, bigarren zatian, ikasleek beren negozio-ideiak partekatu zituzten, eta horiek bideratzeko jarraibideak eta aholkuak eman zitzaizkien.
Balorazioa oso positiboa izan zen, eta horren erakusgarri datorren ikasturtean elkar ikustekotan geratu ziren.