Urola Erdian Ekonomia Zirkularra sustatuz

2020-11-19

Iraurgi Berritzen-ek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak lagundutako jardunaldi bat antolatu zuen joan den azaroaren 11n, eskualdeko ekonomia zirkularraren erronka eta aukerei buruzkoa, enpresei, erakundeei eta Ekonomia Zirkularrean (EZ) interesa duten eragile guztiei zuzendua.

Bertan, enpresa, erakunde eta eragile guztiei zuzendutako jardunald honetan, 25 erakundek baino gehiagok parte hartu zuten, eta, besteak beste, gai hauek jorratu ziren: eskualde-enpresen eraldaketa lehiakorra nola bultzatu eta ekonomia zirkularraren berrikuntza-aukerak identifikatu, aztertu eta garatzea balio-kate nagusietan (makineria eta ekipoak, eraldaketa metalmekanikoa, altzariak, eraikuntza eta elikadura). Jardunaldian hizlari izan ziren, Gipuzkoako Foru Aldunditik, Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Foru Diputatua, eta Iker Estensoro Ekonomia Sustapeneko Zuzendari Nagusiak, Mondragon Unibertsitatetik Jon Aurrekoetxea – Ingeniaritzako doktorea, Ihobetik Ander Elgorriaga, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.etik, Aitor Bereziartua lehendakari gisa eta, eta B+I Strategytik, Oscar Valdivielso.

Ondorio nagusi gisa, honako hauek nabarmendu behar dira, besteak beste:

  • Gaur egun, industria-ekonomia zirkularra errealitate bat da gure enpresa-ehunean, Urola Erdian, Gipuzkoan eta Euskadi osoan, eta erakunde publikoek EZrekin lotutako ekimenak babesten dituzte.
  • EZ ez da etorkizuna bakarrik, oraina da, eta eskualdean ibilbide hori aspalditik egiten ari diren eta lehia-abantaila esanguratsuak eta diru-sarreren iturri berriak eskuratu dituzten enpresen adibide nabarmenak ditugu.
  • EZren aldeko apustua gure balio-katean lehiakideen aurrean dugun posizio lehiakorra indartzeko bide bat da.
  • Urola Erdian balio-kate adierazgarrietan aukera erreal eta zehatzak daudela baieztatzea (ekipoen fabrikazioa, metal mekanikoa, elikadura)

Jarraian jardunaldian erabilitako aurkezpenak eta bideoa eskuratu ditzakezu:

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia