Abenduan amaituko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin programaren dirulaguntzarekin sustatutako “Urola Erdian ElkarEkinez Lanean” programaren baitan antolatutako “Oinarrizko Konpetentziak”(CP0) ikastaroa.
Laneratze-gizarteratzeko prestakuntza honi irailean eman zitzaion hasiera eta bertan matematikako eta gaztelaniako gaitasunak landu dituzte.
Funtsean, ikastaro honen helburua hauxe izan da: Lanbideko 2. mailako edozein espezialitateetako Ziurtagiri Profesionalen ikastaroa egin ahal izateko beharrezkoak diren oinarrizko konpetentziak eskuratzea da. Guztira 12 pertsonek hartu dute parte: 7 gizonezko eta 5 emakumek.
Iraurgi Berritzenek sustatu eta Zabaltzen Sartuk dinamizatutako ikastaro honek balorazio oso positiboa jaso du bai antolatzaile eta baita parte hartzaileen aldetik ere.