Iraurgi Berritzenen Industria Gunearen urte amaierako bileran, 2026an garatutako ekimenen emaitzak partekatu eta 2027rako lan-ildoen proposamena landu da. Honez gain, Tokiko Garapen eta Enplegu Planaren prozesua industria sektoretik lantzeko aukera izan da, eskualdeko industria-enpresen lehiakortasuna eta eraldaketa sustatzen jarraitzeko.
Iraurgi Berritzenen lankidetzazko gobernantza-ereduaren baitan, pasa den azaroak 13an, Urola Erdiko Industria Gunearen urte amaierako lan-bilera egin da Azpeitiko Basazabal Jauregian, elkarlan-gunea osatzen duten industria-enpresetako ordezkarien parte-hartzearekin.
Topagunean, Industria Arloaren baitan 2026an zehar garatutako proiektuen emaitzak baloratu eta 2027rako ekintza-planaren proposamena landu da, eskualdeko industria-enpresen behar eta erronkei erantzuten jarraitzeko.
2026ko jarduerari dagokionez, azpimarratzekoa da 2026 urtean, enpresa eta pertsona partehartzaile kopurua haunditu dela, guneko proiektu desberdinen bitartez. Kapazitaziora zuzendutako IKASIZ programaren baitan 14 saio antolatu dira, 42 enpresa eta 126 pertsonen partehartzearekin. Bestalde, IkasEkin metodologiaren bidez, digitalizazioa, pertsonen kudeaketan, berrikuntza teknologikoa eta efizientzi energetikoaren eremuetan 5 proiektu exekutatu dira, 15 enpresen parte-hartzearekin, bakoitzaren beharretara egokitutako lanketak garatuz.
Horrez gain, dirulaguntzen bitartekaritza-zerbitzuaren bidez 108 dirulaguntza-programa kudeatu dira eskualdeko 49 enpresekin. Enplegu Zerbitzuaren bitartez, 271 lan eskeintza kudeatu dira, hauetatik %40 bete direlarik zerbitzuaren bitartez.
2027ra begira, Industria Gunearen bidez enpresen arteko elkarlana indartzea, IKASIZ programaren bidez ezagutza partekatzen jarraitzea eta IkasEkin metodologiaren bidez zazpi proiektu garatzea proposatu da, eraldaketa ekologikoaren, sozialaren eta teknologikoaren arloetan. Era berean, enpresei zuzendutako dirulaguntzen, lan-eskaintzen eta praktiken bitartekaritza-zerbitzuekin jarraitzea aurreikusten da.
Bestalde, topaketaren bigarren zatian, Eusko Jaurlaritzaren Tokiko Garapen eta Enplegu Planaren prozesuaren baitan , eskualdeko diagnostiko sozioekonomikoa aurkeztu da, eskualdearen garapen sozioekonomikorako helburuak, lan-ildoak eta proiektuak lehenetsi dira , industriaren ikuspegitik.
Saioak, horrela, eskualdeko industria-enpresen arteko elkarlanean sakontzeko eta etorkizuneko erronkei elkarrekin erantzuteko aukera eskaini du.
Enpresa kide eta partehartzaileak:


