KLINK GUNE: Eskualdeko ekintzaileek eguneroko lehentasunak, mugak eta erabakiak izan zituzten hizpide XV. Kafe Tertulian

2026-11-19
Ekintzailetza

Azaroaren 18an, KLINK Gunearen baitan, “Fokua, mugak eta erabakiak negozio txikietan” izeneko Kafe Tertulia ospatu zen Azkoitiko Intsausti Jauregian. Saioa María Díez coach-ak gidatu zuen, eta negozio txikien eguneroko kudeaketarekin lotutako erronken inguruan hausnartzeko aukera eskaini zuen. 

Topaketan, parte-hartzaileek negozio bat aurrera eramateak dakartzan erabaki, ardura eta lehentasunak hizpide izan zituzten, arreta berezia jarriz ekintzaileen energia eta ongizatea zaintzearen garrantzian. 

Saioan, besteak beste, energia ematen eta kentzen duten egoerak identifikatzea, saturazioaren seinaleak garaiz antzematea, mugak eta lehentasunak ezartzea eta motibazioa berreskuratzeko estrategiak izan zituzten hizpide. Helburua negozioaren eguneroko jarduna modu orekatuago eta jasangarriagoan kudeatzeko gakoak lantzea izan zen. 

Topaketak agerian utzi zuen negozio baten garapenean, emaitza ekonomikoez gain, norberaren ongizateak, lehentasunak argi izateak eta erabakiak modu kontzientean hartzeak duten garrantzia. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia