Azaroan, langabeziak behera eta ABEEE eskaerek gora

2020-12-14

Hirugarren hilabetez jarraian langabeziak behera egin du Urola Erdian. Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzua-k plazaratutako datuen arabera, azaroa amaieran, eskualdean 1.439 langabetu zenbatu dira, Urrian baina 33 gutxiago.

Era berean, langabetu kopuruan eman den beherakadak, langabezia indizea murriztea dakar eta eskualdeko langabezia indizea %9,2-an kokatzea ekarri du, %7,7 gizonezkoetan eta %11,0 emakumezkoetan. Azaroa amaieran, eskualdeko langabezia indizea Gipuzkoa (%10,0) eta EAE-n (%12,4) baina nabarmen txikiagoa da.

Lan merkatuak azken hilabetean izan duen bilakaerari dagokionean, honako puntuak bereiz daitezke:

  • Azaroan hirugarren hilabetez jarraian, langabeziak beheranzko joera hartu du. Hala eta guztiz ere, eskualdeak aurkezten duen langabetu kopurua iaz hilabete berean (1.225) baina nabarmen altuagoa izaten jarraitzen du.
  • Kontratu kopuruari dagokionean, guztira 456 kontratu zenbatu dira, iaz hilabete berean (544) baino % 16,12 gutxiago. Dena den, udaberri eta udako hilabeteekin alderatuta, hobekuntza nabaritu daiteke.
  • Eskualdean zenbatutako afiliazio kopurua berriz, egonkor mantendu Azaroan zehar eta hilabete amaieran, guztira, 12.377 afiliatu zenbatu dira.

Dena den, nahiz eta azken hilabetean langabeziak behera egin, Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expedienteen (ABEEE) eskaeran igoera ikus daiteke azken asteetan. Besteak beste, Eusko Jarlaritzak OpenData gunean eskegitako datuen arabera, jarraian aurkezten diren joerak nabarmendu daitezke:

  • Oro har Iraila eta Abenduaren 9a bitartean, 109 expediente berri zenbatu dira Urola Erdian, guztira 507 langileri eraginez.
  • Eskualdeko 109 expedientetik 70 ostalaritzan zenbatu dira, gehienak Azaroan, osasun neurriak gogortu ostean. Guztira, Iraila hasieratik, 315 langileri eragin die ABEEE eskaera ezberdinek.
  • Industriari dagokionean, Iraila eta Abendak 9 bitartean, 9 expediente berri zenbatu dira guztira 114 langileri eraginez.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko errealitate sozioekonomikoa arretaz aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia