Ekintzailetza estrategiaren lehendabiziko fasea amaituta

2021-01-11

Abendu amaieran eskualdeko ekintzailetza estrategiaren definizioan parte hartu duten eragileen lehendabiziko fasearen azken bilera ospatu zen. Lehendabiziko fase honetan, 4 lan saio izan dira, eta bertan, parte hartu duten eragileak honakoak; Izarraitz Lanbide Heziketa, URKOME, BIC Gipuzkoa, TKNIKA eta Iraurgi Berritzen.

Lehendabiziko fase honen helburua, eskualde erakargarri bat sortzeko beharrezkoak diren elementuak eta baliabideen definizioa landu dira, hemendik 10 urtera beste ekintzailetza mota bat izan dezagun gure eskualdean. Lanketa hau egiteko, oinarri bezala erabili da, Euskadiko ekintzailetza plana.

Aurrera begirako erronken artean: eragileen arteko harremana sendotzea, eskualdeko enpresen inplikazioa lortzea eta eskualdearen indarguneak balorean ipintzea daude bestea beste. Orain, eginiko lanari etekina ateratzeko ordua da, eta hurrengo urteetara begira lan lerroei egitura eman eta urtean urteko ekintza plana landuko da.

Milesker lehendabiziko fase honetan gure ondoan egon diren eragileei eta esan, etorkizuna ere elkarrekin sortuko dugula.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia