IBko Enplegu eta Prestakuntza arloko 2020 urteko datuak

2021-01-21

Pasa den urtean Enplegu Zentroa, Orientazio Zerbitzua eta Laneratze Programetan jasotako datuak biltzen dira jarraian:

2020 urtean Iraurgi Berritzenen Enplegu Zentroko datuak honakoak izan ziren: Eskualdean lana aktiboki bilatzen ari diren pertsonen kopurua 1.125koa izan zen, eta hauetatik, 695 langabezian zeuden. Guztira, Enplegu zentrotik 623 pertsona igaro ziren eta hauetatik 476 pertsonei bulegoan, modu presentzialean, eskaini zitzaien arreta. Orientazio Zerbitzuan, berriz, pasa den urtean zehar 319 pertsonek jaso zuten arreta eta hauetatik 255 presentzialki artatuak izan ziren.

Lan eskaintzei dagokionez, guztira, 161 lan eskaintza kudeatu ziren IBtik eta hauetatik 47 IBren bitartez itxi ziren (%29).

Laneratze programaren datuak, berriz, honakoak izan dira:

2020 urtean Hazilan programan 12 pertsonek hartu zuten parte eta hauetatik 8 lanean daude. Programari esker egindako praktiken ondoren 2 pertsonek enpresan bertan kontratua lortu zuten. Banaka eskaintzen den Hazilan programan berriz, 13 pertsonek hartu zuten parte eta hauetatik 7k proiektua amaitu ondoren lana lortu dute edo prestakuntza jasotzen ari dira. Eskualdeko gazteen talentua bertako enpresetara erakartzeko KAP programan, guztira, 18 enpresak eta 23 ikasleek hartu zuten parte. 12 izan dira IBren bitartez itxi diren KAP aukerak. Bestetik, Lehen Aukera programari esker, enpresen aldetik gazteak kontratatzeko 7 eskaera jaso ziren eta hauetatik 6 izan ziren itxitako kontratuak.

Amaitzeko, langabezia datuei dagokionez, Urola Erdian 2020ko abenduan 1.414 langabetu zenbatu ziren. 2019ko abenduarekin (1.287 langabetu) alderatuz gero igo egin zen langabetuen kopurua.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia