Enpresa Gunearen topagunea: 2021ean enpresei zuzenduko diren lan lerro eta proiektuak adostu dira

2021-01-22

Urtarrilak 21ean bildu da Enpresa Gunea- Eskualdeko enpresa ordezkarien Gunea- osatzen dute enpresa ordezkariek. Bertan 2020 urtean zehar egindako ibilbidearen balorazio positiboa jaso da, eta jasotako behar eta erronken arabera, 2021 urtean, eskualdeko enpresei zuzenduko diren 3 lan lerro nagusi eta proiektuak onartu dira:

  1. Kapazitazioa. Eskualdeko enpresen lehiakortasuna kapazitazioaren bitartez sustatu, ezagutzak konpartitzeko proiektu desberdinen bitartez: sensibilizazio jardunaldiak adituekin, enpresen esperientzia onen elkartrukea,(Ikasiz) ekintzara bideratutako prestakuntza, (IkasEkin) eta perfilezkako lau lan taldeen egituraketa: Pertsonen Ard, Produkzio Ard,Enpresa txikiak eta IKT Ard. (Ikasiz Lan Taldeak).
  2. Lehiakortasuna. Eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatu, hainbat ekintza eta gai desberdinak bultzatuz: estrategien berdefinizioa, (Estrategia) kudeaketa ereduen berrikuntza, Industria 4.0 teknologiak, eta transfomazio digitala (Digitalizazioa).
  3. Diru laguntzen bitartekaritza. Enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko laguntzen deialdien etengabeko zaintza eta proiektuen eskaerak eta justifikazioak bideratu.

Topagunean ere, Enpresa Gunea berak, elkarlan gune bezala duen Ekintza Planaren balorazioa egin da , datozen asteetan jarraipena emango zaiolarik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia