2020an izan dugun ezjakintasun egoerak izan du ekintzaileengan bere eragina, ekiterako garaian izaten den arriskua areagotuz. Hala eta guztiz, 2020an zehar enpresa berriak sortuz joan dira eta aurreko datuei erreparatuz, enpresa egitasmoen kopurua mantendu egin da.
Itxialdiak ordea eduki du bere eragina, nahiz eta zerbitzua telematikoki mantendu presentzialki itxita egoteak artatutako ekintzaile kopurua jaistea ekarri du.
Urtean zehar 18 enpresa berri sortu dira, guztira 28 enplegu sortuz. Sortutako egitasmoen gehiengoa zerbitzutakoak izan dira (15), industria sektorekoak 2 eta 1 eraikuntza gremiokoak. Ekintzaileek guztira 1.975.924 € inbertitu dituzte, eskualdean inpaktu ekonomikoa positiboa ahalbidetuz.
Jarraian, ekintzailetza zerbitzuko datu esanguratsuenak eta bideoan datuak xehetasun gehiagorekin ikus daitezke.
86 ekintzaile artatuak
41 egitasmo landuak
18 enpresa sortu
28 enplegu sortu dira
1.975.924€ ekintzaileek guztira inbertitutakoa