Ekintzaile eta negozio txikiak hasi dira digitalizazioaren erronkari aurre egiteko prestatzen

2021-03-03

Otsailak 25ean eman genion hasiera ekainera arte iraungo duten digitalizazioaren inguruko tailerrei. Kapazitazio saioek, ekintzaile, merkatari eta zerbitzutako negozio txikiak digitalizazioaren erronkari aurre egiteko prestatzea dute helburu.

Programa UEskuartzen eta KLINK ekimenetatik sortu da. UEskuartzenek negozio txikien digitalizazioa sustatzea du bere helburuetako bat eta KLINK egitasmoak berriz, eskualdeko ekintzaileak baliabidez hornitzea.

Dagoenekoz, ekainera arteko saio guztiak osatuta daude eta udazkenean, ekintzaile eta negozio txikiek beren negozio eredua berformulatzeko formakuntza eta aplikazio praktikoa izango duen programa irekiko da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia