ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Zentroa eta bere laborategia ezagutzeko bisita ospatu da

2021-06-02

Bisita, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen agentziak, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin (Ziur) batera, urte hasieratik abian duen “Ikasiz 4.0: Zibersegurtasun Gosariak” ekimenaren baitan kokatzen da.

Hau, ekimenaren baitan ospatzen den 3. Saioa izan da eta batez ere industria arloko enpresei zuzendu da. Jardunaldia, ZIUR-en egoitzan ospatu da beharrezko osasun neurriak betez eta guztira eskualdeko 6 industria enpresetako 8 kidek hartu dute bertan parte.

Bisitan, 3 puntu izan dira hizpide. Lehenik eta behin, gaur egun, Gipuzkoako industriak zibersegurtasun arloan bizi duen egoeraren errepasoa egin da. Ondoren, ZIUR-en laborategia aurkeztu da, bere osagaiak nahiz eskaintzen dituen zerbitzuei erreferentzia eginez. Amaitzeko, aldiz, industria testuinguruan ohikoak diren eraso bat simulatu da eta honi erantzuna emateko neurri eta baliabideak izan dira hizpide. Azken puntu honetan, dauden arazoei buruzko eztabaida irekia izan da.

Jardunaldiaren amaieran, Iraurgi Berritzenek, eskualdeko industria enpresekin zibersegurtasuna lantzeko duen konpromezua berretsi du eta datozen hilabeteetan sentsibilizazio jardunaldi gehiago ospatuko direnaren berri eman du.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia