Bidelan Programaren 5. Edizioa

2021-06-07

Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Maiatzaren 17tik 28ra Bidelan programaren 5. edizioa garatu da. Bertan Urola Erdiko Eskualdeko 11 pertsonek hartu dute parte eta horietatik 8 emakumeak izan dira. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.

Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izan dira bertan:

  • Lehen sektoretik Olatz Lacomba (Urkome)
  • Industria sektoretik Garbiñe Iturbe eta bi langile emakumeak (Sidenor)
  • Ekintzailetzatik Ione Eizaguirre (Iraurgi Berritzen)
  • Menpekotasun eta 3. adinetik Iñigo Azkue (Izarraitz Lanbide Heziketa)

Partaideek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroaz eta bisitez, oso informazio baliagarria jaso baitute lan bakoitzean eskatzen den profil motari buruz. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz partaide batzuk izena eman dute Urolanpresten argitaratutako hainbat eskaintzetan, bi mendekotasuna duten pertsonak zaintzen hasi dira, beste bat biltegiko langile gisa hasi da praktikak egiten, eta gainerakoek interes handia dute mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioaren ziurtagirian prestakuntza jasotzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia