Eskualdeko enpresak eraldaketa digitaleko prozesuen esperientziak partekatzen: Digitalizazioa eta Estrategia-Serbitizazioa

2021-06-17

Urola Erdiko industria ehunaren egoera orokorrari buruz egindako azterketan identifikatutako beharrei erantzuteko, hainbat ekintza ildo zehaztu ziren, eta, horren ondorioz, eskualdearen eraldaketa digitala bultzatzeko, urte hasieran bezeroari bideratutako digitalizazio prozesuak, barne-prozesuen digitalizazioa eta estrategia-zerbitizazioa prozesuak jarri ziren abian.

Horietan, eskualdeko 9 enpresak parte hartu dute, Alberdi Mekanizatuak Lanak, Berritek, Ekintza Mekanizatuak, Elkarmedia, ES Sólidos Process Engineering, Ibarmia, Inisa Automation Engineering, Industrias Ormola eta Talleres Arrieta, Iraurgi Berritzen -eko taldearekin batera eta Digitalentu eta Ope Consultores -ekin elkarlanean.

Ekainaren 15eko saioan, Feedback eta Komunitate saioan, prozesuetan parte hartu duten enpresek beren esperientziak eta bakoitzak landutako jarduera ildoak partekatu dituzte, beraien arteko interakzioa ireki eta ikaskuntza komunitate bat sortuz.

Bertan, prozesu bakoitzaren erronka nagusiak, lehentasunak, lortutako emaitzak eta digitalizazioan aurrera egiteko dituzten oztopo nagusiak azaldu dira.

Iraurgi Berritzen-ek eskualdeko enpresekin eraldaketa digitalaren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa adierazi du, eta parte hartu duten enpresek oso balorazio positiboa egin dute.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia