“Herri ekimena eta kooperatibismoa” jardunaldia izango da Ekainaren 25ean

2021-06-17

Azpeitiko Sanagustin kulturgunearen 10. urteurrenaren ospakizunaren barruan, ekainaren 25ean, ostiralez, bigarren nazio jardunaldia izango da: Herri ekimena eta kooperatibismoa izenekoa, ospakizuneko Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatuta. Jardunaldia Sanagustin kulturgunean izango da, 09:30etik 13:30era bitartean.

Herritarrek eta eragileek jadanik eman dezakete jardunaldirako izena, bestehamaikabizitzeko@gmail.com helbidera mezua idatzita, ekainaren 17ra artean. Doan da apuntatzea.

5 hizlari izango dira jardunaldian: tartean, David Fernandez katalanuniarra. Horrez gain, Euskal Herriko lau esperientzia praktikotako ordezkariek hartuko dute hitza.

Jardunaldiaren gai zerrenda

Kooperatibismoa: zer eta zertarako

  • David Fernandez (kooperatibista, Herrialde Katalanak): Balioak eta balioa.

Kooperatibismoa: zergatik eta nola. Esperientzia praktikoak

  • Ioritz Aizpuru (Elikagunea, Azpeitia): Saltokiaz harago, dastaketa eta heziketa gunea.
  • Cristina Etxegoien (Erreka Group, Mondragon korporazioa): Industria produkzioa.
  • Gartzen Garaio (Ekintza Faktoria, Aiaraldea): Eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz.
  • Naroa Elortza (Goiener, Euskal Herria): Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, bi udal taldeek eta norbanako batzuek osatzen dute Herri Batzordea.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia