Urolan Erdian langabezian eta zaurgarritasun arrisku egoeran dauden pertsonen aldeko laneratzeko ibilbideen apustua

2021-06-18

Ekainak 4ean bildu dira Urola Erdiko Urolanekin sareko Batzordea osatzen duten tokiko erakundeen ordezkariak (Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udal zinegotziak eta Gizarte Zerbitzuetako arduradunak, Lanbide eta Iraurgi Berritzen).

Eskualdean langabezian eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen aldeko prestakuntza eta laneratzeko “UE3 ElkarEkinez Lanean” proiektuaren jarraipena, ondorioak eta hurrengo pausoak adostu ziren bertan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin programa berrian aurkeztu den eskualdeko proiektuaren proposamen berria ere definitu zuten.

Proiektu berri honen helburua, zailtasun gehien dituzten pertsonen laneratzeko ibilbide egokituak garatzea izango da. Kolektibo hauek besteen artean hain zuzen dira: oinarrizko ikasketak, epe luzeko langabetuak, DBE hartzaileak, emakumeak, 45urte baino gehiago dituzten pertsonak etab.

Hala nola, oinarrizko konpetentzien akreditazioak, eta konpetentzi teknikoen lanbide ziurtagirien eskaintza, eta enpresetan laneratzeko ekintzak zuzenduko lirateke.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia