Iraurgi Berritzenek 2020ko Jardueren Urteko Memoria berria argitaratu du, 2030erako Agendan izango duen eragina aztertuz

2021-06-18

Erakundeak 2020ko kontuak eta kudeaketa onartu zituen Ekainak 14an ospatu zen erakundeko Batzar Orokorrean.

Joan den ekainaren 14an, Iraurgi Berritzen Batzar Orokorra egin zen. Bertan, 2020ko Urteko Kontuak eta Jardueren Memoria aurkeztu eta onartu ziren. Azpimarratu behar da aurten, 2020ko memoria horrek atal espezifiko bat izan duela, gauzatu diren proiektuen arteko lerrokadura eta Agenda 2030en barruan markatutako Garapen Jasangarriko Helburuetan duten eragina aztertuz.

Egindako prozesuak lehen urratsak eman ditu eskualdean 2030 Agendaren printzipioak bultzatzeko, eta, horrela, eskualdeko eragileak 2030 Agendara bideratu ahal ditezen eredu izaten saiatuz :

  • 2030 Agenda, NBEk 2015ean jasangarritasunaren, pertsonen arteko berdintasunaren, oparotasunaren, bakearen eta justizia unibertsalaren alde hartutako plana da.
  • 18 Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) -, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloak hartzen dituztenak, eta munduko garapen-programak arautuko dituztenak datozen urteetan, honako printzipio hauetan oinarrituta:
    • Ez utzi inor atzean
    • Agenda integrala eta zeharkakoa
    • Helburu neurgarriak
    • Izaera globala, tokiko ekintza
    • Aliantzak sustatzea

Horrela, 2020ko Jarduera Memorian ikus daitekeenez, IBren 7 lan-esparruren bidez (Tokiko Garapena, Enpresa, Hezkuntza, Enplegua eta Prestakuntza, Ekintzailetza, Turismoa eta Merkataritza) 18 GJHetatik 13ri ekarpena egiten ari zaio, eragin handiena honako 4tan duelarik:

  • 4 Kalitatezko hezkuntza
  • 8 Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 9 Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura
  • 17 Helburuak lortzeko itunak

IBk, 2021ean zehar, Garapen Jasangarrirako Helburuen ekarpenean inplikatzen jarraituko du eskualdean, bultzada gisa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia