Enpresa Gunea 2. Topagunea: abian diren enpresen proiektuen balorazio positiboa egin du

2021-06-18

Pasa den Ekainak 17an ospatu da eskualdeko enpresa ordezkariek osatzen duten Enpresa Gunearen urteko bigarren topagunea. Bertan 2021 urtean zehar egindako ibilbidearen jarraipena, balorazioa eta hurrengo pausoen ekarpenak jaso dira. Eskualdeko enpresekin garatzen ari diren proiektuen artean azpimarragarriak dira besteak beste:

  • Digitalizazioa eta serbitizazioa.
  • Produkzioaren hobekuntza eta optimaziorako prozesua.
  • Ikasiz Programa: enpresen proposamenen arabera ospatutako ezagutza eta esperientzien elkartrukerako jardunaldiak.
  • Dirulaguntzen difusioa eta kudeaketa zerbitzua.

Proiektu hauen balorazio oso positiboa egin da, eskualdeko 70 enpresa inguru izan direlarik onuradun.

Topagunearen helburu izan ziren ere, ehun industrialaren galdeketaren ondorioak aztertzea, Enpresa Gunearen Ekintza planaren balorazioa egin, Kudeaketa Kontseiluaren baitan eskualdeko enpresek enplegua eta hezkuntzarekin dituzten elkarlan proiektu konpartitzea, eta beste eremuen berri izatea (turismoa, ekintzailetza eta merkataritza).

Azkenik, eskualdean eragile sozioekonomiko desberdinekin elkarlanean abian jarriko den Hausnarketa Estrategikoaren plangintza eta irizpideak adostu ziren.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia