Bailarako 5 ikastetxeetako Orientatzaileak elkarrekin ikasturtearen balorazioa egin eta datorrenerako aukera berriak aztertu dituzte

2021-06-20

Proiektuaren helburua ikastetxe bakoitzaren urteko orientazio-plana indartzeko aukera ematen duten ikuspegietan elkarrekin lan egitea da. 5 ikastetxeetako 5 orientatzaileek osatzen dute lan taldea Iraurgi Berritzen-eko teknikariekin batera.

Lan ildoaren helburu zehatzak zehatzak:

  • Ikastetxeek abian dituzten orientazio-planei baliabide berriak eskaintzea, sor daitezkeen beharren arabera erabili ahal izateko.
  • Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutaraztea, ikasleek ahalik eta informazio gehien izan dezaten hautaketan.
  • Eskualdeko eragileei bisitak antolatzeko aukera ematea, behar zehatzen arabera.

Horretarako, ikasle bakoitzaren banakako hausnarketarako dinamikak lantzen ditugu, norberaren asmo eta pertzepzioetan oinarrituta. Horri esker, azalpenak hausnarketa horietan sortu diren zalantzen arabera orientatu daitezke.

Zentro bakoitzak eskualdeko profesionalei ad-hoc bisitak antolatzeko aukera du, identifikatutako interes-nitxoetan oinarrituta.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia