Urolanekin Sarea Urola Erdian zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak laneratze eta gizarteratzea helburua duen proiektua da. Eskualdeko laneratze eta gizarteratzeko eragileen arteko sarea sortu zen 2019an, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei, laneratzeko ibilbide eta zerbitzu eraginkorrak eskaintzeko elkarlana eta koordinazioa sustatuz.
Ordundanik, hainbat proiektu garatu dira, eta horren baitan harrera prozesu egoki eta eraginkor bat lantzearen beharra ikusi zen eragile batzuen aldetik. Zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauen pertsonak zerbitzuetara gerturatzen direnean erantzun egokiena emateko asmoz.
Apiriletik Ekaina bitartean arlo sozialeko eragileekin bilera eta dinamika desberdinak jarri dira martxan prozesua hau landu eta garatzeko, Ekainaren 30an izan zelarik azken bilera, balorazio oso positiboa jasoz eta dinamika hauek etorkizunean mantzentzeko konpromesua hartuz.
Proiektua Gizpuzkoako Foru Aldundiagatik izan da finantziatua, “ElkarEkin Lanean” Programaren baitan.