Pertsonen talentuaren garapena hizpide IB Sarean Pertsonen Arduradunen Lan Taldean

2021-07-15

Pasa den uztailak 14ean, Urola Erdiko 11 enpresa industrialetako Pertsonen Arduradunak hartu dute parte, IB Sarean osatu den Lan Taldean. Kide beraiek adostutako plangintza, gai eta formatoaren arabera, eman zaio hasiera taldearen elkarlan bideari.

Lehen lan saioan, enpresetan pertsonen ikasketa eta formakuntzaren kudeaketaren inguruan dauden ezagutza eta esperientziak elkartrukatu, eta sinergia aukerak identifikatu dira. Enpresa ordezkariek bat egin dute enpresetan pertsonen talentuaren garapena faktore kritikoa dela, talentua fidelizatzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia