Langabezian zaude eta zure helburu profesionala zehazteko laguntza behar duzu? Bidelan programan izena emateko epea ireki da

2021-10-18

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Urriaren 25etik 29ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta. Ordutegia 9:15etatik 12:15etara izango da Intsausti Jauregiko 1. solairuan.

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dira bertan (Ekintzailetza, Industria, Zerbitzuak eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu.
Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek, informazio gehiago lortu dezakete 688 873 589 telefonora deituz (Sandra).

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia