Eskualdatzearen gaia eta etxez-etxeko banaketa zerbitzu bideragarri baten azterketa, jomuga 2022ra begira

2021-10-22

Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea, Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea eta Zestoan, Zestoako merkatari elkarteek, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, eskualdeko merkataritza mahai teknikoa osatzen dute eta 2022ra begira lehentasuna izango duten lan ildoak zehaztu dituzte.

Mahai teknikoaren baitan lantzen diren proiektuek irizpide bezala, eskualdeko behar amankomunei modu bateratuan erantzuna ematea izan ohi da, izan ere, elkarte bakoitzak badu bere dinamika propioa eta urteko ekintza plana.

Kontuan izanik, goian aipaturiko irizpidea, 2022ra begira, honakoak lehenetsi dira, batetik, eskualdeko merkataritza establezimenduen eskualdatzea lankidetzan lantzea. Bestetik, banaketa zerbitzuaren gaia inguruan azterketak eta esperientzia onak partekatzea. Azkenik, azken urteetan egin den moduan, eskualde mailako sentsibilizazio kanpaina bateratuei jarraipena ematea erabaki da.

Baita ere adierazi, bai merkatari elkarteek bai eta elkarteetako juntakideek, azaroan abitatuko den Urola Erdia eskualde erakargarri bilakatzeko abiatuko den hausnarketa estrategian parte hartuko dutela.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia