Ikasleak tokiko errealitatea ezagutzen bertako eragileekin loturak eginez

2021-10-29

Abian da eskualdeko eragileak (enpresa, osasuna, merkataritza, turismoa, lehen sektorea, enplegua…) eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua.

5 ikastetxeetako 12 irakasleekin (proiektu taldeak) egitasmoa egokitu eta amankomunean garatuko duten prozesua adostu da.

Proiektuak, ikaslea bere ikasketa prozesuaren erdigunean jartzen du, eta, honela, hainbat helburu bete nahi dira.

  • Ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbiltzea
  • Prozesuan zehar ikasleek hainbat zeharkako gaitasun eta balio (sormena, autonomia, iniziatiba, komunikazio gaitasuna, konpetentzia digitala…) garatzen joatea
  • Bailarako eragile desberdinetako eragileekin zuzeneko harremana izatea
  • Eta irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera izatea

Oro har, proiektua, otsaila eta ekaina bitartean landuko da eta eskualdeko 5 ikastetxe, 40 eragile eta 200 ikasle inguruk hartuko dute parte.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia