Enpresetan eraldaketa digitala bultzatzen

2021-11-05

Iraurgi Berritzen -ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzen jarraitzeko eta Digitalizazioa beren errealitate zehatzera txertatzeko “UROLDIG – Urola Erdiko enpresetan Eraldaketa Digitala bultzatzen” programa jarri du martxan.

Ildo honetan, Azaroak 3an eskualdeko enpresen beharrei erantzuna emateko 16 enpresetako ordezkariekin bildu gara bi lan saioetan.

Bertan landu diren gaiak hauek izan dira:

  • Testuinguru digitala, erronkak eta aukerak.
  • Digitalizazioa ETEen errealitean txertatzeko funtsezko kontzeptuak.
  • Digitalizazioaren kasu arrakastatsuak Euskadiko ETEetan.
  • Iraurgi Berritzenek, eskualdeko enpresetan eraldaketa digitala bultzatzeko, martxan jarri duen programaren berri eman. Helburua, faseak, metodología, ….

Lan saio hauen ondoren enpresa bakoitzak aukera izango du digitalizazioak ekar diezazkiokeen negozio eta barne efizientzian hobekuntza aukera nagusiak identifikatzeko eta lehenesteko eta jarraian enpresa bakoitzeko eraldaketa digitalerako plana zehazteko.

Enpresa bakoitzarekin proiektua garatzeko, digitalizazioaren eta serbitizazioaren arloan adituak diren, Digitalenturen laguntza izango dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako programa da.

Mila esker guztioi zuen parte-hartzeagatik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia