Atzerriko tituluak homologatzeko hitzaldia Bidez-Bide elkartearen eskutik

2021-11-11

Pasa den asteartean, azaroaren 9, atzerriko tituluak homologatzeko hitzaldia ospatu zen Intsausti Jauregian, Azkoitian.

Bidez-Bide elkarteko adituek eskualdean bizi diren atzerritarrak beraien lurraldean dituzte ikasketak homologatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren azaldu zituzten. Hauen esanetan, atzerriko tituluak homologatzeko bidea ezberdina da pertsona bakoitzaren ibilbide eta lurraldearen arabera. Izapide honen azken helburua hauxe da, atzerritik etorritako pertsonek dituzten helburu profesionalak garatzeko enpleagarritasuna handitzea.

Guztira 11 lagunek hartu zuten parte eta oso balorazio positiboa egin zuten bai bertaratu ziren pertsonek eta baita antolatzaileek ere. Plazak berehala bete ziren eta abenduan ospatuko den bigarren hitzaldirako plazak ere beteta daude.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia