Eskualdeko ekintzaileek euren esperientzia partekatuko dute ikasleekin

2021-11-11

2021/2022 ikasturtean “Izan Ekintzaile” proiektuaren garapenerako lan taldea sortu da, 3 ikastetxeren parte hartzearekin. Lehendabiziko bilera Azaroak 4an egin zen eta bertan ekintzailetza jarduerarekin lerrokatuta lantzen dituzten ekintzak partekatzeaz gain aukera berrien inguruan hausnartu zen.

“Izan Ekintzaile!” proiektuak bi oinarri nagusi ditu. Batetik, ikuspuntu praktiko eta errealetik, eskualdeko ikasleekin ekintzailetza jardueraren inguruko sentsibilizazio saioak ospatzen dira. Bestetik, berriz, eskualdeko ekintzaile errealen testigantzak ikastetxera hurbildu eta hauekin hartuemanak izateko aukera eskaintzen zaie ikasleei. Ekintzak, datozen hilabeteetan garatzea aurreikusten da.

Bestalde, lan bileran zehar, Iraurgi Berritzen eta eskualdeko ikastetxeen artean egon daitezkeen lankidetza aukera berriak izan dira aztergai. Hauek, datozen hilabeteetan aztertu eta lantzea aurreikusten da.

Amaitzeko, lan taldeak ikasturte amaieran elkarrekin bildu eta ikastetxe bakoitzak landutako ekintzak partekatu, ebaluatu eta hobekuntzak identifikatzeko konpromezua hartu du.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia