Abian da 2021/2022 ikasturtean landuko den “STEAM Urola Erdian” proiektua. Bertan, eskualdeko 5 ikastetxeek hartzen dute parte eta 2017/18 ikasturteaz geroztik dago abian.
Azaroak 11 osteguna, ikastetxe ezberdinetako irakasleek osatzen duten lan taldea bildu da ikasturtean zehar landuko den prozesuaz hausnartu eta hobekuntzak identifikatzeko. Lan bileran, hainbat gai izan dira hizpide, besteak beste, irakasleei STEAM proiektuen gidaritzan eskaintzen zaien prestakuntza, profesional ezberdinekin lantzen diren harremanak nahiz hauen eskuartzea edota proiektuaren amaieran ospatzen den azokaz hausnartu da.
Proiektuaren helburu nagusia, ikaslea bere ikasketa prozesuko protagonista egin eta zientzia nahiz teknologia eremuko zaletasunak eta gaitasunak lantzea da. Era berean, ikasleei STEAM arloko profesional ezberdinekin harremanak izateko aukera eskaini nahi zaie.