Programaren helburua beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabetuak Euskal Enpresek kontratatzea da.
Programan bitartez kontratatuko diren pertsonek, ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Langabezian egotea kontratua egiterakoan.
- Ondoko titulazioren bat edukitzea:
- Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza edota Arkitektura.
- Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa edota Arkitektura teknikoa.
- Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi edo erdi mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2).
- Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
- Profesionaltasun-ziurtagiria.
Iraurgi Berritzenetik, laguntza ematen da eskaintza zabaltzeko eta kudeatzeko eta eskaera egiteko beharrezkoak diren dokumentuak prestatzeko. Aurten, enpresen 9 eskaera kudeatu dira eta 12 kontratu egin dira Lehen Aukera programaren bidez.
Momentu honetan deialdia itxita dago. Datorren urtean, deialdia irekitzen denean horren berri emango da. Informazio gehiagorako Iraurgi Berritzenera deitu 688 873 589 zenbakira eta Sandragatik galdetu.